Heading section

Lankide Salesianoek “Don Bosco Harrera-Etxe Mugimenduari” bizitza eman zioten 1965ean, familiaren alde egindako kanpaina bateko ondorio bezala.
HDB-ko lehen hartzaileak SS.CC-Elkarteko senar-emazte kideak izan ziren. Beren ezkontzako heziketari Elkartearen barruan laguntzea helburua zen. Beranduago, esperientzia positibo hau Laguntzaile-Elkarteko ez ziren beste senar-emazte kristau batzuek partekatu zuten.
Gaur egunean, mugimenduak, beraren espiritua aske onartuz eta bere arauak eta orientazioak errespetatuz, giza eta kristaua hazkundeko bide serioa egin nahi duten senar-emazte guztiak hartzen ditu.
Salestar Laguntzaileen misio alorretako bat HDB-ak dira, bere espiritua komunikatzen diete eta aldi berean, bere zabaltzea bultzatuz. Elizan, bere animatzaileak eta arduradunak ere dira.
HDB-ak elizaren senar-emazteko mugimendua eta familiaren apostolutza gara. Don Bosco-karismatik Salesiano Mugimenduaren esparruan eta Familia Salesianoaren gainerako taldeekin eta Salestar Lankidetzaren Elkartearekiko lotura bereziarekin elkartasunean kokatzen dira.
“Harrera-Etxeak” izena hartzen dute familiari buruzko bere erreferentzia bereziagatik, eta Kristoren jazarpena adierazteko San Juan Bosco-ri izenburua jartzea bezala dute, Santuaren espiritu ebanjelikotik inspirazioa hartuta dago eta.
Bere kideen giza, kristaua, eta salesiano heziketa zaintzen dute, osotasunean pertsona, senar-emazteengan eta bere seme-alaben hezitzaileengan bezala errealiza daitezela.
Gure familietako bakoitzari laguntzen diote benetako etxe-elizak izatera hel daitezela, etengabe bere kide guztiei eskaintzen zaie, Jainkoari eta lagun hurkoari maitasunean hazteko aukera.
Bere kideen konpromiso serioari bide ematen diote, elizarena eta giza komunitatearen eraikuntzan.
Familiari orokorrean laguntzen dioten zerbitzu-programak garatzen dituen familiaren pastorala bultzatzen dute, Eliza lokalarekiko kolaborazioan Familia Salesianoaren barruan.