Heading section
Lanbide-heziketa eta eskola salesiana Valdocco-n jaiotzen dira gazteriaren behar zehatzei erantzuteko eta heziketako eta gazteen ebanjelizazioko proiektu osoan sartzen dira, kalteberenetakoak batez ere. Laster lantegiak eta gau-eskolak, gure gaurko eskoletako jatorria eta lanbide heziketa zentroak, nabarmentzen dira. Don Boscok arteetako eta ofizioetako lantegietarako ere bizitza eman zuen, gazteei aldi berean lan-bilaketan lagunduz. Maria Mazzarello-k, jostetxea eta neska-gazteen sustapenerako beste jarduera hezigarri batzuk hasten ditu.
Gaur Espainiako Salesiana Eskola FMA, bere heziketa-akzioaren garapenaren eta gizarterako bere ekarpen espezifikoaren bitartez, fede-kultura elkarrizketa kritikoko leku bezala, gure fundatzaileen heziketa-esperientzia hau eguneratzen du. Bere balioaz eta originaltasunaz konbentzituta, gure proposamen hezigarri-pastorala Espainiako geografia guztitik 43 heziketa-zentroko errealitate aberatsaren bidez eskaintzen dugu.